XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.2.2. Neurketak polimetroa erabilizOro har polimetroak erresistentzia, korrontearen intentsitatea eta potentzial-diferentzia neurtzeko erabiltzen dira gehienbat, eta magnitude hauek neurtzerakoan kontuan izan behar dugu:
Zenbait modelotan tentsioa neurtzeko konektore aktiboa (gorria), intentsitatea eta erresistentzia neurtzeko bornean ez da konektatzen, beste batean baizik. Oro har, neurtu nahi den magnitudea edo funtzioa aukeratzeko tekla ezberdinak daude
Zirkuitu elektronikoek funtziona dezaten behar dugun potentzial-diferentzia emango digun gailua dugu.
Sarreran sareko
- Sarrerako tentsioa: Sareko seinalearen balio efikaza (220V).
- Sarrerako seinalearen maiztasuna: Europan 50 Hz.
- Kontsumoa: Irteeran aplikatzen zaion kargaren menpe dago. Maximoa.
Irteerako ezaugarri teknikoak:- Irteerako tentsioa: Balio finkoa edo minimo eta maximo baten artean alda daitekeena.
- Korronte maximoa: Aplikaturiko kargari eman diezaiokeen handiena.
- Egonkortasuna: Irteerako tentsioaren gorabeherak, sarrerako tentsioa edo aplikaturiko karga aldatzen denean.